Derbi oso lehiatua jokatu zuten atzo talde arrasatearrak eta Eskoriatzak. Partidua azken jokaldian erabaki zen, eta azken emaitza launakoa izan zen.
Argazkia: MB artxiboa.
Lehia launa berdinduta zegoen, eta segundo gutxi falta ziren bukaerarako. Mondratek zuen baloiaren jabetza eta baloia Eskoriatzaren atean sartzear zegoen, baina arauzko denbora lehenago agortu zen.
Hau da, baloia atean sartu zen baina denboraz kanpo, eta ondorioz epaileek erabaki zuten Mondrateri bosgarren gola ez ematea.
Orokorrean, zaleek Musakolako harmailak bete egin zituzten, eta tentsio handiz jarraitu zuten norgehiagoka.
Arkaitz Ribera entrenatzailearen taldeak 55 puntu lortu ditu orain arte, eta datorren jardunaldian Barakaldon jokatuko du Jarrillerosen aurka, aupa Mondrate!




