Mondratek bere indarrak neurtu ditu gaur arratsaldean Gernikarekin Musakola kiroldegian. Hiru goleko berdinketarekin amaitu da partidua, eta Mondratek sailkapeneko bigarren postura hurbiltzeko aukera paregabea galdu du. Mondratek Jokin Zeziagaren golarekin markagailuan aurreratu da partiduaren hasieran, baina Gernikak berehala eman dio buelta markagailuari bi gol sartuz Arrasateko taldeari. Bigarren zatian, partiduak oso berdinduta jarraitu du eta bi taldeek gol aukera ugari izan dituzte. Gernikaren hirugarren golari erantzunez, Mondratek beste bi gol sartu ditu. Bietan Mikel Leizaranek bidali du baloia ate barrura.