Gaur arratsaldean Musakolako kiroldegian jokatu da Hirugarren Mailako areto futboleko ligako lehen partidua. Liga Mondrate eta Eskoriatzaren arteko derbiarekin hasi da. Aurrekoetan bezala, bi taldeetako zaleek bete dute harmaila.
Partiduan Mondrate 6-2 nagusitu da. Lehen zatian Arrasateko taldeak 3 gol sartu dizkio Eskoriazari eta lehen zatia amaitu arte ez da Eskoriatzaren lehen gola iritsi. Mondrate taldeko golegileak Eros, Ander Sanchez eta Zezi izan dira lehen zatian.
Bigarren zatian markagailua ez da 20. minutura arte mugitu Mondratek bere laugarren gola sartu duenean. Ia berehala iritsi da Eskoriatzaren bigarren gola faltaz. Eskoriatzak minutu askotan defentsa oso ona egin duen arren, ezin izan du eragotzi Mondratek partidua amaitu aurretik bi gol gehiago sartzea. Mondrate taldeko golegileak bigarren zatian Eros, Ander Sanchez eta Zezi izan dira berriz.





