Mondratek galdu egin du etxean ligako azken partida

0
445

Areto futboleko Mondratek galdu egin du gaur arratsaldean Musakolako kiroldegian Jaixkiareto AFT taldearen aurka. Emaitza 3-4koa izan da. Partida 3 eta 0 buruan jarrita hasi du taldeak, baina azken 15 minutuetan partida okertu egin da eta etxeko taldeak azken txanpan ikusi du nola ihes egiten zion partidari.

Hala ere, 34 punturekin sailkatuta dago bigarren sailkatua den Jaixkiareto AFT taldetik sei puntura. Beraz, taldeak lehen postuan jarraitzen du eta datorren urtean mailaz igotzeko lehiatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen