Mondratek ezingo du playoffa jokatu baina denboraldi bikaina egin du

0
1345

Zaleek harmailak bete egin dituzte, tentsio handiko partidua izan da eta Eskoriatzak azkenean 0-2 irabazi du. Hala ere, Mondratek bukaera arte borrokatu du, zaleek etengabean bultzatuta, eta Josebaren azken partiduan partidu ostean ere goratu dituzte.

Mondratek igoera play-offa jokatzeko gaurko partidua irabazi behar zuen, baina Eskoriatzak ere igoera faserako txartela nahi zuen.

Harmalailak goraino bete dira, eta zale zuri-moreek Arrasateko Gaiteroen animoak izan dituzte. Eskoriatzakoek megafoniarekin ere ozenki animatu dute.

Gol aukera asko izan dituzte bi taldeek, baina Eskoriatzak 0 eta 1ekoa sartu du partidua bukatzeko 12 minutu falta zirela.

Mondratek atezain-jokalari sistema jarri behar izan du, baina tamalez ez du fruiturik izan. Eskoriatzak hori aprobetxatu du 0 eta 2koa sartzeko. Zorionak Eskoriatza eta orain inoiz baino gehiago, aupa Mondrate!!

Julen Otxandiano entrenatzaileak, partidu gogorraren ostean, baloratu zuen “gaurkoak ez duela denboraldian zehar egindako lan bikaina ezkutatzen, eta zorionak eskoriatzarrei. Amorrua ematen digu ezin sailkatzeak, baina euretako askok gure lagunak edo ezagunak dira, eta eurek ere merezi zuten sailkatzea, horregatik sailkapeneko laugarrenak dira”.

Era berean, Julen Otxandiano entrenatzaileak “eskerrak ematen dizkiegu zaleei, bai gureei zein eskoriatzarrei, gaurko partiduko giroa itzela, ‘la puta ostia’ izan delako, eta oso pozik gaude egin dugun denboraldiarekin”.

Entrenatzaileak iragarri zuen “dutxa hartu ondoren, eta animoak pixka bat baretu ondoren, egindakoa hobeto baloratuko dugu. Zorionak taldeko guztiei eta eskerrak zaleei”.

‘Jul’ek ere partidua oso parekatua ikusi zuen: “Euren atezainak guri gol aukera asko gauzatzea galarazi digu, eta nire ustez eurek baino gol aukera gehiago izan ditugu, baina eurek asmatu dute eta guk ez”.

Julen Otxandianok gogora ekarri du “Mondratek 9 urteko historia dauka eta 4 igoera lortu ditu. Bosgarrena lortzear izan dugu, eta gaur egungo egoera amets bat da, 10 lagunek sortu zuten klub hau. Aurrera jarraitzen dugu, pozik gabiltza, eta Mondraberrirekin zoriontsuak ginateke edozein kategorian”. Denboraldi gogorra eta luzea eginda, “denok batera afalduko dugu, ospatzekoak ospatuko ditugu eta aurrera”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen