Mondratek ezin izan dio Aurrera de Vitoriari irabazi, 3-4 galduz

0
401

Gaur arratsaldean jokatu da Mondrate eta Aurrera de Vitoria Futsal taldeen arteko partidua. Zale asko hurbildu dira Musakolako kiroldegira areto futbola ikustera. Amaiera eztua izan du partiduak, bana azkenian etxekoek ezin izan dute garaipena eskuratu, 3-4 galduz.

Hasieratik partida parekatua izan da. Gasteiztarrak aurreratu dira markagailuan. Ondoren, arrasatekoek partidua bana berdindu dute, arerioak bere atean sartutako gol bati esker. Berdinketa Aurrera de Vitoriak hautsi du, 2 goli esker lortutaki abantailarekin. Atsedenaldi aurretik “Txikik”, murriztu du desabantaila. Aldageletara 2-3 iritsi dira.

Bigarren zatiari dagokionez, mondrate izan da nagusi, uneoro baloia izanik. Ez usteko batean harrapatu du mondrateri laugarren golak. Hortik aurrera, mondrate izan da partiduaren jabe, Julen Estrellak sartu du hirugarrena 8 minutu faltan. Azkenean, Mondrate atezain-jokalariarekin saiatu arren, ezin izan dute 4. gola sartu. Azken minutuak eztuak izan dira eta epailearen erabaki eztabaidagarriak izan ditu; mondratek ezin izan du norgehiagoka berdindu.

Mondratek ezin izan dio azken jardunaldietako bolada onari jarraipena eman. Hala ere, sailkapeneko 2. postuan jarraitzen dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen