Mondrate, Arrasate/Ordizia eta zenbait pilotarik jokatuko dute etxean asteburuan

0
371

Areto-fuboleko Mondratek eta Arrasate/Ordizia emakumezkoen errugbi taldea izango dira asteburu honetan etxean jokatuko duten bakarrak. Mondratek Antiguokoren aurka jokatuko du larunbatean arratsaldeko 16:30ean Musakola kiroldegian.

Bestalde, Arrasate/Ordizia taldeak ordu berean jokatuko du Mojategiko errugbi zelaian. Aurrean AVK Bera Bera taldea izango du. Kanpanzar Arrasateko mutilak berriz, ez dira lehiaketara itzuliko apirilaren 3ra arte, orduan hasiko baitira Ohorezko B mailara igoera fasea jokatzen.

Larunbat arratsaldeko 16:30ean Leintz Arizmendi futbol taldea ere zelairatuko da. Bailarako neskek Beti Gazte izango dute aurkari Lesakako Mastiegi futbol zelaian. Bestalde, Mondrak derbia jokatuko du igandean arratsaldeko 16:30ean Aloña Mendi taldearen aurka Oñatiko Azkoagain futbol zelaian.

Saskibaloiari dagokionez, EBA ligako Mondragon Unibertsitateak Baloncesto Venta de Bañosen aurka jokatuko du larunbatean. Partida arratsaldeko 20:15ean hasiko da eta Baños Bentako Udal Kiroldegian jokatuko da. Bestalde, Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak Maristas Logroñorekin neurtuko ditu indarrak. Partida igandean jokatuko da goizeko 11:00ean Maristas kiroldegian.

Igandean ere Arizmendiko boleibol taldea jokatuko du. Navarvoleyren aurkako partida da, martxoaren 3an jokatzekoa zen, baina atzeratu egin behar izan zuten. Partida Berriozarko kiroldegian jokatuko da goizeko 11:30ean.

Bestalde, Mugarri-Ingou ez da lehiaketara itzuliko apirilaren 3ra arte. Arrasate Pilota Taldeari dagokionez, honakoa da asteburuko kartelera:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen