Mondratek Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako postuetako bat eskuratzeko borrokan jarraitu beharko du azken jardunaldira arte, Elorrioko Buskantzaren aurka bina berdindu ondoren. Une honetan Arrasateko taldea bosgarren postuan dago Eskoriatzarengandik bi puntura, beraz, datorren asteburuan Musakola Kiroldegian elkarren aurka jokatuko duten derbia irabaztera behartuta dago.




