Julen Otxandianoren taldea 2-0 galtzen hasi zen baina markaigailua iraultzea lortu zuen. Horrela, denboraldiko lehen itzulia amaitu du, eta azpimarratzekoa da etxeko 7 partiduetatik 7rak irabazi dituela.
Argazkia: MB Artxiboa.
Talde arrasatearrak atzo Eskoriatzan derbia jokatu zuen, ikus-entzule barik, denboraldiko lehen itzuliko azken partiduan.
Lehen zatian Eskoriatzak gola sartu zuen, eta talde zuri-morea ahalegindu zen arren, norgehiagoka atsedenera horrela iritsi zen.
Gainera, bigarren zatiko 5. minutuan Eskoriatzak beste gol bat sartu zuen, baina arrasatearrek ez zuten amore eman eta Iker Uribesalgo ‘Uri’k gola sartu zuen (2 eta 1).
Julen Otxandianoren taldeak garaipenean sinestu zuen, eta Eskoriatzak bere atean gola sartu zuen (2 eta 2). Bi taldeak bosna faltarekin jarri ziren, eta etxeko taldeak seigarren falta erabakigarria egin zuen.
Mondrateko Mikel Elizaranek 3. eta garaipenaren gola sartu zuen, eta hala amaitu zen Leintz bailarako derbia.
“Oso pozik gaude, Eskoriatzari Eskoriatzan irabazitako lehen partidu ofiziala izan baita”. Taldeak behin-behinean 4. postuari eusten dio, orain arte etxean jokatutako 7 partiduak irabazita.
Julen Otxandiano entrenatzaileak adierazi duen bezala, “igoera play-offera sailkatzeko aukerak ditugu eta horretan ahalegintzen jarraituko dugu”.
Bide honetan, Kukuyaga taldearen aurka jokatuko du Etxebarrin (Bizkaia) datorren asteburuan. Aupa Mondrate!