Mondratek arrabola pasatu du Musakolako Kiroldegian Arabako Beti Gazte taldearen aurka jokatutako partidan. Eroso aritu dira mutilak, lehenengo gola falta jaurtiketa batean etorri da eta bostgarren minuturako bigarrena sartu dute.
Markagailua alde izanda, erantzunkizuna kanpokoek hartu behar izan dute eta Mondrate hauen akatsak baliatzen saiatu da. Lehen zatia amaitzeko zazpi minutu faltan hirugarrena iritsi da. Atsedenaldira bitartean defentsa lan bikaina egin du taldeak, izan ere, lehen zatian bost falta jada eginda zituzten eta 10 metrotik jaurtiketak ekiditeko, faltarik egin gabe defendatu beharrean izan dira.

Atsedenaldira markagailu horrekin heldu dira, 3-0. Aldageletatik bueltan sendo jarraitu dute etxekoek eta bide horretan beste lau gol iritsi dira. Beti Gaztek ere bi gol sartu ditu baina ezin izan dute ezer egin Mondrateren erasoaren aurrean. 7-2 amaieran, bigarren postuan sendo jarraitzeko 35 punturekin.
Datorren astean ere etxean jokatuko du Mondratek, puntu beharrean den Ibarrako Lauburu taldearen aurka jokatuko dute.













