Mondratek gaur arratsaldean jokatu du derbia Aretxabaletaren aurka Ibarra kiroldegian. Jon Zabala entrenatzaileak Goierriren aurkako garaipenaren ondoren aurreikusi zuenez, gaurko partidua ez da izan erraza.
Aretxabaletak lehen zatian partidua bere menpe izan du, eta berehala markagailuan aurretik jarri da. Hala ere, Mondratek ez du amore eman, eta lehen zatian bi gol sartzea lortu du, Aretxabaletak sartu dituen lauren aurrean.Bigarren zatian, Mondratek partidua irabazteko borrokan jarraitu du, baina oraingoan ez da posible izan. Partidua 7-6 markagailuarekin amaitu da Aretxabaletako taldearen alde.