Mondratek, bukaerarako 15 segundo faltan, garaipenaren gola egin du

0
633

Partidu oso parekatua jokatu du Tolosalaren aurka, baina Kevin eta Zeziren golak erabakigarriak izan dira.

Tolosalak ere bere aukerak izan ditu, baina Mondrateren atezainaren geldituei esker, defentsaren lan onari esker eta tolosarren punteria faltagatik, ez dute golik sartu.

Atsedenean Mondratek 1, Tolosalak 0. Bigarren zatian tolosarrek lehia berdintzea lortu dute, partiduaren bukaerarako 10 minutu geratzen zirenean.

Ez da distira handiko partidua izan, baina bukaera ezin hobea izan du: amaierarako 15 segundo falta zirenean, penalti bikoitz batean, Jokin Ceciaga ‘Zezik’ gola sartu du.

“Gorakada itzela izan da” azaldu digu Julen Otxandiano entrenatzaileak, eta eskerrak eman dizkie “zale guztiei, partiduetara gero eta gehiago etortzen dira eta taldea animatzen dute”.

Gaurko garaipenarekin sailkapeneko 3. postuan jarraitzen du, eta datorren jardunaldian Durangon jokatuko du, Sasikoren aurka, sailkapeneko behealdean dagoen taldea. Aupa Mondrate!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen