Partidua parekatuta zegoen, baina Laudioko jokalari batzuk gehiegi kexatu zaizkio arbitroari, eta 3 jokalari kanporatu ditu. Joseba, Ceci eta Crisek bina gol sartu dituzte, Uri eta Erosek beste bana.
Lehen zatia berdindua izan da, eta arrasatearrak atsedenera 2 eta 1ekoarekin joan dira. Aipatzekoa da lehen zati horretan arbitroak Uxoako jokalari bat egotzi duela protesta egin diolako.
Bigarren zatiko 5. minutuan talde zuri-moreak markagailuko errenta handitu du: Jokin Zeziagak jokaldi trebea egin du eta Joseba Palaciosek baloia sareratu du.
6 minutu geroago Laudioko bi taldekidek protesta beroak egin dizkiote epaileari, eta honek biak ala biak kanporatu ditu. Mondratek jakin izan du abantaila baliatzen; 4 gol gehiago sartu ditu. Uxoak bat egiteko gai izan da.
Tamalez, Kevin Barrancak eta Iker Uribesalgok arazo fisiko batzuekin amaitu dute partidua. Ea Goierriren aurkako partidurako osatu daitezkeen.
Gaurko garaipenarekin Jon Zabalaren taldea sailkapeneko bigarren postuan jarri da. Zorionak Mondrate, aurrera!

