Mondratek, azken minutuan 2 gol jaso arren, garaipena lortu du (5-4)

0
366

Julen Otxandianoren taldeak 5 eta 4 irabazi dio Bilboko Gora taldeari, asko sufritu arren. Datorren jardunaldian Batzarreren aurka jokatuko du.

Talde zuri-moreak sartu zuen partiduko lehen gola, baina atsedenerako 6 minutu falta zirela, Gora taldeak berdinketa egin zuen.

Hala ere, bilbotarrei poztasunak denbora laburra iraun zien, hurrengo jokaldian Zezik, kontrol on bat egin ostean, jaurtiketa gogor batekin baloia sareratu baitzuen.

Hala iritsi ginen atsedenera, 2 eta 1eko emaitzarekin. Bigarren zatian Julen Otxandianoren taldeak 5 eta 2 aurreratu zen, eta bazirudien partidua erabakita zegoela.

Bilbotarrek, baina, ez zuten amore eman eta arrisku asko euren gain hartuta, atezain-jokalari sistemarekin, azken minutuan bi gol sartu zituzten. Beraz, 5 eta 4 hurbildu ziren markagailuan.

Zorionez ez zen gehiagorako astirik izan, eta Mondratek asko sufritu zuen arren, denboraldiko seigarren garaipena lortu zuen. Sailkapeneko seigarren postuan dago.

Datorren jardunaldian Gasteizen jokatuko du Batzarreren aurka, hamaikagarren postuan dagoena. Aupa Mondrate!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen