Mondratek Arkune taldearen aurka irabazi du 6-2 emaitzarekin

0
277
MONDRATE

Uriz, Elizaran (2), Gomez, Kevin eta Jonathan izan dira gaur arratsaldean golegileak.

Inauteriak behar den moduan ospatuko dituzte gaur arratsaldean Mondrateko jokalariek Arkada ELG Arkune taldearen aurka jokatutako partidua irabazita eta gero. Norgehiagokako lehenengo minutuetan jarri dira aurretik markagailuan arrasatearrak, Urizek, Elizaranek eta Gomezek jarraian egindako hiru golekin. Lehenengo zatia bukatu baino lehen, Amurrioko taldeak bere markagailua estreinatzeko aukera izan du gol bat eginez.  Arkunek berez oso gol gutxi egiten ditu, baita jaso ere.

Hala ere, arrasatearrek jokoa kontrolatzen jarraitu dute bigarren zatian. Mondratek beste hiru gol egiteko denbora izan du,  oraingoan, Elizaranen, Kevinen eta Jonathanen eskutik.  Partiduaren bukaeran, Arkune taldearen bigarren gola iritsi da, partidua 6-2 emaitzarekin bukatuz.  

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen