Mondratek 7-1 irabazi dio Santurtziri

0
629

Hirugarren mailako Mondratek 7-1 irabazi du gaur Musakolako kiroldegian Saturtziren aurka. Lehen minutuetan partida berdinduta egon da eta Santurtzi izan da aurretik jarri dena markagailuan. Hala ere, Mondrateko mutilek markagailuari buelta eman diote atsedenaldira iritsi baino lehen. Bigarren zatian taldeak hiru gol sartu ditu ia jarraian eta, horri esker, garaipen zabala eta oso garrantzitsua lortu du txapelketako hurrengo partidei begira.

Mondrateko mutilak zazpigarren postuan iritsi dira partida honetara 18 punturekin txapelketan sei garaipen eta bost porroten ostean. Santurtzi, bere aldetik, azken-aurreko postuan iritsi da partida honetara bost puntu eskasekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen