Mondratek 5-3 irabazi dio Gernikari, igoera fasea aukeran

0
592

Julen Otxandianoren taldea 4-1 aurreratu zen markagailuan, baina gernikarrek 4 eta 3koa jarri zuten, baina azkenean garaipen garrantzitsua talde zuri-morearentzat izan zen.

Sailkapeneko arerio zuzen baten aurka jokatu zuen atzo arratsaldean Mondratek Musakolan, Erabil Gernika, hirugarren postuan zegoena.

Partiduaren garrantziaz jabetuta, etxekoak 4 eta 1 aurreratu ziren markagailuan, baina Gernikak gauzak estutu zituen kornerra eta atezain-jokalari sistema baliatuta:

Bukaerarako bi minutu falta zirela, kanpoko taldeak gola sartu zuen eta 4-3koa jarri zuen markagailuan.

Atezain-jokalari sistema erabili zuen eta hori baliatuta kontraeraso batean Zezik 5 eta 3koa jarri zuen, garaipenaren gola.

Horrela, taldeak bolada txar bati amaiera eman dio, hiru partidu baitzeramatzan garaipena lortu barik, azken uneetan puntuak ihes eginda.

“Gaur pertsonalitatea izan dugu azken uneetan behera ez egiteko, izan ere, horrelakoetan mamuak ager daitezke”. Garaipenari esker, Mondrate Gernika sailkapenean gainditu du, nahiz eta puntuka berdinduta dauden.

Beraz, taldeak oraindik igoera fasera sailkatzearekin amets egin dezake: “Oraindik partidu asko jokatzeke daude, baina bide horretan gaurko garaipena oso garrantzitsua izan da. Goazen partiduz partidu”.

Entrenatzaileak gehitu du “lan egiten jarraitu behar dugula, batzuetan gauzak ondo aterako dira eta beste batzuetan ez, baina denok batuta jarraitu behar dugu”.

“Denboraldi hasierako helburua ez zen igoera fasera sailkatzea, baina partidu erabakigarriak irabazten baditugu, play off-ak jokatu ahalko ditugu. Pozik gaude”.

Pandemiaren une txarrenak igarota, gero eta zale gehiago itzuli dira Musakolako harmailetara: “Zaleek jakin badakite denboraldi polita egiten ari garela, eta nik uste horrek jendea arratsaldetan etortzera animatzen duela. Egia esan, guri laguntza handia ematen digu”.

Datorren asteburuan beste arerio baten aurka jokatuko du, Tolosala, etxetik kanpo. Aupa Mondrate!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen