Mondratek 4-4 berdindu du etxean

0
201

Partida oso parekatua izan da gaur Musakola kiroldegian. Mondrate 2-0 irabazten hasi da, baina atsedenaldira bi goleko berdinketarekin iritsi da. Bigarren zatian, etxeko taldea 4-2 aurretik jarri da, baina talde bisitariak 4-4ko berdinketan utzi du berriro markagailua.

Bi taldeek garaipena lor zezaketen, baina azkenean puntuak banatu dituzte Musakolako kiroldegira hurbildu diren zaleentzat oso parekatua eta zirraragarria izan den partidan. Mondratek liga amaitzerako geratzen zaizkion bi partidak irabaztea lortzen badu, play-offetarako sailkatzea lortuko du. Garaipena, beraz, bere esku dago jokatzeko geratzen diren partidetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen