Mondratek 3-5 galdu du, ez beharrekin betetako norgehiagokan

0
320

Mondratek ezin izan dio Gernikako Lagunak taldeari irabazi. Zorte txarra izan dute, zoritxar askoko partidan; bi mindutako jokalari eta txartel gorri batekin.

Lehen zatia oso parekatua izan da, ez da inor nagusitu. Hasieran Gerniakoak aurreratu dira markagailuan, minutu batzuk geroago arerioak ate propioan sartu du gola, partidua berdinduz. 1-1 joan dira aldageletara. Jokin Zeziaga “Zezi” belaunean golpe larri bat jaso du eta ezin izan du jokatzen jarraitu.

Bigarren zatian, Jonathan “Jimmy” atezainari txartel gorria atera diote eta Kevin jarri behar izan da atezain. Jokalaria izan arren, hainbat geldiketa egin ditu, baina ezin izan du kanpokoen bigarren gola saiestu. 1-2 zindoazenean, zorritxarrez, berriz ere, belauneko kolpe batean Ekain Lopez lesionatu da.

Azkenean, Gernikarrak nagusitu dira. Iker Letona “Txito” eta Kevin golak sartu dituzte, baina ezbeharrekin ezin izan dute partida irabazi, 3-5 galduz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen