Gure taldeak atzeratutako partidua jokatu du aste barruan Kukuiagaren aurka, 6 eta 2 galduz. Tamalez gaur ere (domeka) ezin izan du garaipenik lortu Aurrera Vitoriaren aurka (4 eta 8).
Talde zuri-moreak egun gutxitan bi norgehiagoka jokatu behar izan ditu, eta baliteke gaurko partiduan horrek eragina izana.
Gasteiztarrak sailkapeneko goialdean daude, eta 2-7 aurreratu dira markagailuan. Baina etxeko taldeak ez du amorerik eman:
Zezik, atezain-jokalari bezala, gola sartu du bukaerarako 4 minutu falta zirela, eta markagailuan 3 eta 7koa jarri du. Esperantza izpi bat agertu da.
Gainera, Erosek beste gol bat egin du amaierarako 2 minutu eta erdi falta zirenean. Erronka oso handia zen partidua berdintzea, baina taldea ahalegindu da.
Hala ere, Aurrera de Vitoriak 4 eta 8koa sartu du eta hor bukatu dira esperantzak. Hala ere, Mondrate oraindik 5. postuan da, eta datorren asteburuan aurkera berri bat izango du:
Arerio zuzen baten aurka jokatuko du, puntu kopuru berdina duen Gernikaren kontra, herri bizkaitarrean. Aupa Mondrate!