Mondratek 11 eta 0 irabazi du, igoera fasera ahalik eta ondoen sailkatzeko

0
823

Jon Zabala entrenatzaileak azpimarratu du “talde bezala jokatzen ari garela”. Ekipoak eskura dauka igoera fasera sailkatzea, jakinda “lehen fasean lortutako puntuak bigarren fasean kontuan hartuko direla”.

Mondratek Gasteizko Zabalgana Zaraunaren aurka jokatu du gaur arratsaldean Musakola kiroldegian, atzeratutako partidua.

Talde zuri-moreak bere lehenengo bi gol aukerak gauzatu ditu, eta ondorioz partidua aldatz behera jarri zaio. “Hala ere, lehen zatian ez dugu behar bezala presionatu” azaldu du Jon Zabala entrenatzaileak.

“Bigarrenean ajusteak egin ditugu, eta presioa behar bezala egin dugu. Horri esker, golak iritsi dira” eta ondokoak izan dira goleatzaileak:

Ceci (4 gol), Iker (3), Eliza (2), Eros (1) eta Igor (1). Udalako gaztea kantxetara itzuli da, eta gola sartu du gainera.

“Partiduak sentsazio onak utzi dizkigu, eta hori oso garrantzitsua da, pozik gaude”. Mondratek lider jarraitzen du, eta igoera fasea gero eta gertuago dauka:

“Gure esku dago sailkatzea, eta garrantzitsua izango da nola sailkatuko garen, izan ere, lehen fasean lortutako puntuak kontuan hartzen dira bigarren fasean. Horregatik ahalik eta puntu gehienekin sailkatu behar gara”.

Beraz, “ez da gauza bera lehen postuan sailkatzea edo laugarrengoan. Horretarako, partiduz partidu joan behar gara, eta talde bezala jardun, hori baita garrantzitsuena. Jokalariak ere hori aplikatzen ari dira, indibidualtasunak aldera batera utzita”.

Datorren jardunaldian ere Zabalgana Zaraunaren aurka jokatuko dute, baina “Gasteizko partidua zailagoa izango da, eta beraz borrokatu beharko dugu”. Aupa Mondrate!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen