Talde zuri-moreak aurreko denboraldian partidu erabakigarria galdu zuen Eskoriatzaren aurka, baina gaur irabazi egin dio. Bertako zaleez gain, eskoriatzar ugari etorri dira, eta giro beroa izan da Musakolako harmailetan.
Gaurko garaipenaren ondorioz, Arkaitz Riberaren taldea 5. postuan da, eta Eskoriatzarekiko aldea handitu du. Datorren asteburuan Batzarreren aurka neurtuko ditu indarrak, Gasteizen. Aupa Mondrate!