Talde zuri-moreak orain arte jokatutako 3 partidak irabazi ditu. Gaur atsedenaldian 2-0 irabazten zihoan, eta bigarren zatian garaipena gauzatu du. Datorren asteburuan Leioaren aurka.

Arkaitz Ribera entrenatzaile berriaren taldeak ezin hobeto hasi du 2022/2023 denboraldia: hirutik partidutatik hiru garaipen.
Gaur arratsaldeko lehian 2 eta 0 aurreratu da markagailuan, eta bi taldeek aukera gehiago izan dituzten arren, emaitza horrekin iritsi gara atsedenera.

Bigarren zatia ez da ondo hasi gure taldearentzat, tolosarrek 2 eta 1ekoa egin baitute. Margailua oso estua izan da bigarren zatian zehar, baina etxeko taldeak azkenik 3 eta 2 irabazi du.
Ondorioz sailkapeneko liderrarekin, Mahastiak Labastidarekin parekatuta dago puntuei dagokienez. Datorren jardunaldian Leioako Ibaraki taldearen aurka jokatuko du Bizkaiko udalerrian. Aupa Mondrate!