Mondrate Otxatarberen gainetik pasatu da Musakolan

0
195

Otxatarbe ez da Mondraterentzat aurkaria izan Musakolan jokatu duten partiduan. Arrasatekoak nagusi izan dira lehen minututik, eta 10. minutuan aurretik jarri dira markagailuan. Mondratek 9 gol egin ditu guztira, eta Otxatarbek soilik 2 lortu ditu.

Arrasateko taldea denboraldiko bigarren fasea jokatzen ari da, liga hasi zuten bi multzoetatik sailkatu direnekin. Mondrate bigarren dago liderrarengandik 2 puntura. Datorren astean Galdakaora joango dira UFS Usansoloren aurka jokatzeko.

Partidu osoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen