Arrasate Pilota Taldea, Mugarri Ingou Arrasate eta Arizmendi ez dira lehiaketara itzuliko urtarrilaren 15era arte.
Argazkiak: MB artxiboa.
Gabonetako etenaldiaren ondoren, Mondrate, Mondra eta Leintz Arizmendi txapelketara itzuliko dira. Areto futboleko Mondrate taldeak bihar, larunbata, arratsaldeko 16:30ean jokatuko du Musakolako kiroldegian. Aurrean Antiguoko KE D4 Reformas talde donostiarra izango du.
Futbolari dagokionez, Leintz Arizmendi lehenengo irtengo da futbol zelaira. Bihar, larunbata, Azpetiara bidaiatzea tokatuko zaio eta bertan Lagun Onak taldearen aurka arituko dira. Partidua Garmendipeko futbol zelaian jokatuko da arratsaldeko 15:30ean. Mondra, berriz, etxean itzuliko da txapelketara. Bihar, larunbata, Mutriku hartuko du Mojategin. Ohi denez, partidua arratsaldeko 16:30ean hasiko da.
Bestalde, Arrasate Pilota Taldea, Mugarri Ingou Arrasate eta Arizmendi ez dira lehiaketara itzuliko urtarrilaren 15era arte.