Jon Zabalaren taldeak 16 puntu ditu sailkapenean, momentuz Aretxabaletak baino 6 gehiago. Hain zuzen, derbia jokatuko du datorren jardunaldian.
“Taldeak gaurko partidua ez du aurrekoak bezain ondo hasi, baina 1 eta 0 aurreratu gara. Berdindu egin digute baina guk bigarren gola eta hirugarrena berehala sartu ditugu, eta hobetu dugu”.
Goierriren bi golak bi faltetan izan dira, ez jokoan eta “hori uste dut garrantzitsua dela, izan ere, goian presionatzen ari gara, eta horrek eskatzen du atzean hutsuneak izatea, baina uste dut oso ondo presionatzen gabiltzala”, eta emaitzek hala erakusten dute.

Cris-ek 4 gol sartu ditu, Zezik 2 eta Kevinek 1. Gaurko partiduan ere “jokalari gazteenak maila oso altua eman dute, bai Crisek, bai Zezik, baita Erosek ere. Oso gustura gaude eurekin”.
Entrenatzaileari galdetu diogu ea zein den taldearen egungo arrakastarren gakoa: “Talde bat gara, astero-astero entrenamendu gogorrak egiten ditugu, baita partiduetan ere. Garrantzitsuena taldea da, ez norbanakoa”.
Datorren jardunaldian UDAren aurka neurtuko dituzte indarrak, aretxabaletarrak sailkapeneko bigarren daudelarik. Lesioa izandako Joseba Palacios errekuperatzen saiatuko da Mondrate.

Arrasatearrek 16 puntu dituzte, eta aretxabaletarrek 6 gutxiago baina partidu gutxiago batekin. “Hemengo derbia irabazi genuen, baina partidu oso gogorra izango da. Norgehiagoka garrantzitsua da, derbia irabaziz gero, eurekiko aldea handituko genukeelako”. Aupa Mondrate!