Mondrate, Gasteizen berdindu duen arren, ez da finalera sailkatu

0
341

Arrasateko taldeak hiruna berdindu du Aurrera Futsal-en aurka, baina talde gasteiztarrak liga erregularra postu bat gorago amaitu zuenez, gure taldea kanporatu du. Hala ere, talde zuri-moreak 2023/2024 denboraldi bikaina egin du.

Argazkia: MB artxiboa.

Finalerdietako partidua gaur arratsaldean jokatu dute Arabako hiriburuko Zabalgana kiroldegian.

Partiduko arauzko denbora hirunako markagailuarekin amaitu da, eta ondorioz, luzapenean bi zati jokatu dituzte.

Luzapenean ez da golik izan, eta 3-3ko markagailuarekin bukatu da. Ez da penaltirik jaurti, eta liga erregularreko postuek erabaki dute lehia:

Mondratek 3. postuan amaitu zuen liga erregularra, eta Aurrera Futsalek 2. postuan, horregatik Gasteizko taldea finalera sailkatu da.

Dena den, kontuan hartu behar da Arkaitz Ribera entrenatzailearen taldeak denboraldi bikaina egin duela, 63 puntu lortuz.

Aurreko denboraldian ekipoa ez zen playoff-etara sailkatu, eta denboraldi honetan, ordea, lortu egin du.

Izan ere, liga erregularreko 30 partiduetatik 20 irabazi ditu, eta erasoan zein defentsan talde onenetatakoa izan da. Beraz, zorionak denboraldiagatik Mondrate!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen