Mondrate futbol taldeak urrats garrantzitsua eman du Espainiako Errege Koparako sailkapena lortzeko bidean. Musakolan jokatutako playoff-etako finalerdian, 1-1 berdindu du Donipariren aurka, eta ligako sailkapen hobeak, 3. postua, finalerako txartela eman die.
Lehen zatian etxekoak nagusi izan dira, aukera garbiak sortuz, nahiz eta atsedenaldira 0-0 iritsi diren. Bigarren zatia orekatuagoa izan da, baina emozioak azken minutuetan iritsi dira. Mondrate aurretik jarri da 4 minutu falta zirenean Mikel Elizararen golari esker, baina Doniparik berdinketa lortu du 1:40ren faltan, 5 jokalariko erasoa erabilita.
Partida luzapenera joan da eta berdintasuna mantendu da. Mondratek aukera argiak izan ditu prorrogaren bigarren zatian, baina ez dute gola sartzea lortu. Azkenean, 1-1eko berdinketak sailkapena eman die. Datorren asteburuan, finala jokatuko dute Kukuyaga edo Tolosalaren aurka, irabazleak denboraldiko Errege Kopan parte hartzeko txartela izango du.
















