Asteburu hontan, Mondrate izango da arrasateko talde bakarra herrian kantxaratzen. Gainera, zubia dela eta, hainbat taldek asedena izango dute asteburuan: Mugarri Ingou, AGR-ERT, Mondragon Unibertsitatea neskak eta Mondrako neskak.
Futbolak emango dio hasiera asteburuko kirol jardunaldiei. Mondrako mutilek Aloñaren aurka jokatuko norgehiagoka erabakigarri batean ostiralean. Derbia jokatuko dute Azkoagainen arratsaldeko 16:30etan. Bi taldeak sailkapeneko beheko postuetan daude eta talde zuri morea azken bolada txarrean heltzen da neurketara. Asteburu honetan garaipena eskuratzea garrantzitsua da atzealdeko postuetatik aldentzen ghasteko.
Ostiralean jarraituz, areto futbolaren txanda izango da, Mondrate Afantxo Pesc Ferreres taldearen aurka neurtuko da Musakolan 17:30etan. Mondrate, denboraldi bikaina egiten ari da, bigarren postuan jarraitzen du eta bolada onari eusten saiatuko dira, goiko postuetan lehiatzen jarraitzeko.
Errugbiari dagokionez, Kanpanzar Arrasatek Ungozo Zornotzarekin neurtuko ditu indarrak zapatuan, 16:30etan. Julen Barruatiaren mutilek 6 partidutatik 3 irabazi dituzte, eta asteburu honetan sailkapeneko azken bigarren taldearen aurka neurtuko dira.
Azkenik, Mondragon Unibertsitateko gizonezkoen txanda izango da. Zapatu arratsaldean jokatuko dute, Castillo de Gorraiz Valle de Egues taldearen aurka Iruñan 19:00etan. Julen Berrocalen mutilek azken jardunaldiak gorabeheratsu ari dira eta asteburu honetan denboraldi hasierako bolada onera itzultzeko aukera dute.




