Mondrate etxean ariko da, Kanpazar-Arrasate eta Ford Mugarri-Ingou Arrasatetik kanpo

0
143

Mondragon Unibertsitateak eta Mondrak atseden izango dute asteburu honetan.

Argazkia: MB artxiboa.

Mondratek igoera fasean Usansoloren aurka neurtuko ditu indarrak Musakolan, larunbatean 18:00etatik aurrera.

Josu Zabala entrenatzailearen taldea lehen fasea lider amaitu zuen, eta igoera faseko lehen partiduan, 7na berdindu zuen Bilbon, Otxartaberen aurka.

Asteburu honetako aurkaria, Usansolo sailkapeneko 4. postuan dago, 31 punturekin. Talde zuri-morea 2. postuan da, 35 punturekin.

Kanpazar Arrasate-Ordizia errugbi taldeak Ordiziako Altamiran jokatuko du partidua, Bera Bera B taldearen aurka.

Partidu hau Donostian jokatzekoa zen, baina talde donostiarraren “azken orduko arazoak tarteko”, Ordizian jokatuko da.

Julen Barrutia entrenatzailearen taldeak denboraldi hasiera zaila izan du, eta 6 partiduetatik 1 irabaztea lortu du. Bera Berak 3 irabazi ditu.

Ford Mugarri – Ingouk mailari eusteko Mundakan jokatuko du larunbatean 12:00etan, Isabel Urdaibai taldearen aurka.

Patxi Garcia entrenatzailearen taldeak joaneko partidua Mundakan jokatuko du, eta itzulerako partidua hurrengo asteburuan Iturripen.

EBA mailako Ointxek eta Ohorezko Erregional mailako Mondrak atseden izango dute asteburu honetan. Animo gura talde guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen