Areto-futboleko taldea liderra da Euskal Ligan, Goierriri 3 eta 7 irabazita. Saskibaloi taldea hirugarren postuan dago Santurtzin 79 eta 61 galdu ostean.
Argazkia: MB artxiboa.
Mondratek bolada onean jarraitzen du, eta Jon Zabalaren taldeak atzo 3 eta 7 irabazi zuen Urretxun. Ondorioz, sailkepeneko lehen postuan da, bigarren Aretxabaleta delarik. Biek ala biek 7 puntuna dituzte sailkapenean, eta datorren jardunaldian bien arteko derbia jokatzekoa da.
Saskibaloian, Ointxek arerio zuzen baten aurka jokatu zuen atzo Santurtzin. Atsedenera markagailuan aurretik joan zen (30 eta 35), baina azken laurdenean santurtziarrak nagusitu ziren. Datorren jardunaldian MUk Iturripen Eguesen aurka jokatuko du, atzeratutako partidua jokatzeko, urtarrilaren 10ean.