Julen Otxandianoren taldeak lehen zatian gol aukera ugari izan zituen, baina Etxebarriko taldea 0 eta 1ekoa egin zuen. Bigarren zatia arrasatearrena izan zen, 6 eta 2 irabaziz.

Mondratek ezin hobeto hasi du 3. Mailako ibilbidea. Atzo debuta egin zuen Musakolan, eta zaletuek bertaratzeko aukera izan zuten.

Julen Otxandianoren taldea gogotsu hasi zen, eta gol aukera ugari izan zituen lehen zatian zehar, baina zorterik ez.
Kukuyagak ere bereak izan zituen, baina Mondrateko atezainak gelditu oso onak egin zituen. Alabaina, kanpoko taldeak gola sartzea lortu zuen, eta atsedeneko markagailua 0 eta 1ekoa zen.

Bigarren zatian, baina, talde zuri-moreak erasora jarraitu zuen eta gol festa lortu zuen, 6 eta 2. Datorren asteburuan Aurrera de Vitoria Futsal-en aurka jokatuko du Gasteizen. Aupa Mondrate!
