Mondrate, atzo 8-3 garaile, eta 2. postuan, Koparako sailka daiteke

0
914

Aitor Cortizas entrenatzaileak azaldu digu “partidu zaila izan dela, izan ere, liga ia erabat erabakita dago, eta ondorioz zaila da motibatzea puntu gehiago lortzeko”.

Gainera kontuan hartzekoa da Elorrietako taldea “maila ez galtzeko borrokan ari dela”. Baina zailtasunak zailtasun, talde zuri-moreak 3 puntuak lortu zituen atzo partidan.

Entrenatzaileak baloratu du ekipoak “liga osoan bakarrik 3 partidu galdu ditugula, eta baloratu behar da”.

Denboraldi honetan “ez da igoera faserik izango, eta bakarrik igoko da ligako txapelduna. Sailkapeneko oraingo lehen taldeak 11 puntuko aldea du gurekiko, eta oso arraroa litzateke eurei sailkapenean aurrea hartzea”.

Hala ere, Mondratek oraindik aukerak ditu “errege kopako playoffa jokatzeko, izan ere, sailkapeneko 2., 3., 4. eta 5. taldeek jokatuko dute”.

“Polita litzateke ligan txapeldunordea izatea eta playoff hori etxean jokatzea. Beraz, motibazio hau daukagu eta mutilei motibazio hau transmititu behar diegu”.

“Egunero ez da jokatzen Espainiako Koparako sailkapen fase bat, eta oro har, Arrasate bezalako udalerri batentzat txapeldunordea izatea uste dut nahiko interesgarria dela”.

Aintzat hartzekoa da “kirolean gehiagotan galtzen da, eta garaipenak gutxiagotan izaten dira. Txapeldunordea izatea bizitzan zehar gogoratzekoa da”.

Hurrengo partidua Tolosaren aurka izango da, goialdeko postuetan diharduen taldea. “Partidu zaila izango da, etxetik kanpo jokatzen dugun guztietan bezala”.

Entrenatzaileak adierazi du “denboraldi honetaz oso harro, bigarrenak izan arren, uste baitut areto-futbol ona transmititzen ari garela”.

“Zale asko etortzen dira gure partiduak ikustera, eta zentzu horretan, taldeaz eta mutiletaz harro nago”. Aupa Mondrate!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen