Kirolari dagokionez, asteburu honetan bi talde bakarrik arituko dira, saskibaloian Mondragon Unibertsitatea eta areto futboleko Mondrate. Kanpanzar-Arrasate, Arizmendi KE, eta Mugarri-Ingou taldeek, berriz, atseden hartuko dute.
Mondratek Arcada en la Grada, Amurrioko taldearen aurka neurtuko ditu indarrak larunbatean, arratsaldeko 18:00etan Musakolako kiroldegian. Jon Zabalaren taldea garaipenaren bidera itzultzeko asmoarekin kantxaratuko da, aurreko astean UDAren aurkako derbia Aretxabaletan galdu ostean. Mondrateko entrenatzailean partidua ez zela erraza izango aurreikusi zuen, eta denboraldiko lehen porrota izan zen Arrasateko taldearentzat. Larunbateko aurkariari dagokionez, Arcada en la Grada taldea oso irregularra izaten ari da, eta Mondratek 0-11 irabazi zion Amurriora egindako bisitan.

Saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertsitateak Easo Bodegas Muga taldearen aurka jokatuko du igandean, 18:30ean, Iturripeko kiroldegian. Gipuzkoar klasikoa partidu interesgarria izango da, zalantzarik gabe. Mondragon Unibertsitatea oso une onean iritsiko da partidu honetara azken biak irabazi ondoren, baina talde donostiarra denboraldi oso irregularra egiten ari da. Aukera bikana arrasatearrentzat garaipen berri bat lortzeko.