Gure taldeak gaur tamalez ez ditu zenbait gol aukera garbi sartu, eta aurrera begira datorren asteburuan Zaragozako Tausteren aurka jokatuko du.

Talde zuri-morea partidua erabakitzear izan da, baina 5 eta 3koa izan zitekeena ez du sartu, eta donostiarrek launakoa sartu dute.

Arkaitz Ribera entrenatzaileak baloratu du “orokorrean gu eurak baino dezente gehiago izan garela, gol aukera asko izan ditugu, baina erasoan gehiegi barkatzen dugu”.

“Defentsan normala da oker batzuk egitea, dena ezin dugu perfekto egin, eta egiten ditugun okerren ondorioz beti gola sartzen digute”.

“Kategoria honetan ezin dugu barkatu, eta gaur bi puntu oparitu ditugu. Estrategiari dagokionez, defentsan oraingoz berde gaude”. Era berean, baloratu du Mondrateko “jokalariek izugarrizko esfortzu fisikoa egin dutela, ondo jokatu dute, eta eurei ezin zaie ezer egotzi, bakarrik gol aukera garbiak sartu behar direla”.
Datorren astean norgehiagoka prestatuko dute eta Zaragozara bidaiatuko dute Tausteri irabazteko, aupa Mondrate!




