Mondra&Roll jaialdirako 100 sarrera zozkatuko ditu Udalak

0
678

Izen-ematea jada zabalik da, ekainaren 30a bitarte (barne). Zozketa uztailaren 1ean burutuko da. Jaialdia uztailaren 8 eta 9an ospatuko da Monterronen.

Izena www.arrasate.eus atariaren bitartez eman behar da, eta honako
baldintzak betetzea beharrezkoa da: 16 urtetik gorakoa izatea eta Arrasaten erroldatua egotea.

Jaialdian esku hartuko dute Des-kontrol, Perlata, Zero, Crap, Cock Sparrer, Cockney Rejects eta PTTBk beste hainbaten artean.

Ekitaldia Mauka Musikagintza, HFMN, Jimmy Jazz eta Udalak antolatzen dute. Babesleen artean jaialdiaren antolakuntzak hainbat sarrera banatu ditu, eta Udalak herritarren artean zozketatuko ditu horiek. Guztira 130 jaso ditu Udalak eta honela banatzea erabaki du:

“30 bono Ibai Arte merkatari elkarteari eman zaizkio bere sistemen bidez zozketa ditzan eta 100 bono herritarren artean zozketatuko dira”. Zozketa uztailaren 1ean burutuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen