Mondra&Roll jaialdira joateko 100 sarrera zozketatuko ditu Udalak

1
1681

Izen ematea jada zabalik da uztailaren 4a bitarte (barne). Zozketa uztailaren 5ean burutuko da. Parte hartzeko www.arrasate.eus atariaren bitartez eman behar da izena eta honako baldintzak betetzea beharrezkoa da: 16 urtetik gorakoa izatea eta Arrasaten erroldatua egotea.

Testua: Arrasateko Udala. Kartela: Mondra&Roll. Argazkia: MB artxiboa.

Uztailaren 7an eta 8an Mondra&Roll jaialdia ospatuko da Arrasateko Monterron Parkean. Jaialdian esku hartuko dute Jaialdian esku hartuko dute, beste batzuen artean The Interrupters,

Perkele, Bad Manners, U.K. Subs, Subterranean Kids, Arkada Social, Rotten XIII, Svetlanas, Maid Of Ace taldeek. Antolatzaileak dira Mauka Musikagintza, HFMN eta Jimmy Jazz. Arrasateko Udala babeslea da.

Babesleen artean jaialdiaren antolakuntzak hainbat sarrera banatu ditu eta Udalak herritarren artean zozketatuko ditu horiek; 100 bono herritarren artean zozketatuko dira.

Udalaren 100 sarreren zozketan parte hartzeko www.arrasate.eus atariaren bitartez eman behar da izena eta honako baldintzak betetzea beharrezkoa da: 16 urtetik gorakoa izatea eta Arrasaten erroldatua egotea. Izen ematea jada zabalik da uztaialren 4a bitarte (barne). Zozketa uztailaren 5ean burutuko da.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen