Mondrari garaipenak ihes egin dio azken minutuetan (2-2)

0
1626

Gaur arratsaldean, Mojategiko zelaian, emakumezkoen Mondrak 2-2 berdindu du Antigua Luberriren aurka, etxekoen garaipenera bideratuta zirudien norgehiagokan. Talde arrasatearrak lehen zatian arerioa baino gehiago izan da, nagusitasun argiarekin eta etengabeko arriskua sortuz, bereziki aurkariaren defentsaren atzean.

Izadi Ramos Zumaldek ireki du markagailua 17. minutuan, eta handik gutxira, 28. minutuan, Alaitz Leiba Forondak abantaila handitu du 2-0ekoarekin. Abantaila garbia zuten eta arerioak ez zuen arrisku asko, baina ezusteko jokaldi batean 38. minutuan aldea murriztea lortu dute. Azken minutuetan, 98. minutuan, berdinketa lortu dute, puntuak banatuz. Sailkapenean azken bigarren postuan daude zuri moreak. Datorren astean Ilintxa liderraren aurka bisita gogorra izango dute etxetik kanpo.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen