Arrasate Eskubaloi, Ointxe eta Mondrak udako campusei ekin diete

0
1267

Futbol, saskibaloi eta eskubaloi klubek aurten ere udako campusa antolatu dute. Hona hemen datu jakingarriak:

ARRASATE ESKUBALOI:

Iturripeko kiroldegian/Musakolako kiroldegian, ekainaren 27tik uztailaren 8ra, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara.

2009 eta 2013 artean (biak barne) jaiotako neska-mutilentzat, banaka edo taldeka izena emateko aukera. Izena emateko:

  • Emaila: aeb@arrasateeskubaloi.eus
  • Mugikorra: 619 672 696

OINTXE:

Grow Time programa 2010tik gora jaioentzat pentsatutako ekimena da honako ordutegian 9.00-14.00:

Egutegia: (“Grow Time programa”)

1.astea: 06/27 -07/01

2.astea: 07/04 – 07/08

3.astea:07/11 – 07/15

4.astea: 07/18 – 07/22

Egutegia: (“Work Time programa”)

2009 edo lehenago jaiotakoak izango dira bertan eta Musakolan izango dira 9.30-etatik 13.30-etara.

1.astea: 06/27 – 07/01

2.astea: 07/04 – 07/08

3.astea: 07/11 – 07/15

4.astea: 07/18 – 07/22

MONDRA:

∙ 1 astea ekainaren 27tik uztailaren 1era
∙ 2 astea uztailaren 4tik 8ra
∙ 3 astea uztailaren 11tik 15era
∙ 4 astea uztailaren 18tik 22ra

Aurten berezitasun bezala, zaintza orduetan eskolako lanak egiteko aukera egongo da prestatuak dauden irakasleekin, eta horretaz gain bizikidetzako balioen lanketa ere emango da.

Jarduerak:

Aurten, urtero bezala, futbola landuko dugu, hori baita gure udalekuen helburuetako bat, baina adin tartea kontutan izanik beste kirol jarduera gehiago eskaintzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Hau horrela izanda, saio denak ludikotasunera eta gaztetxoen oinarrizko gaitasun motorren garapenera bideratuak izango dira besteak beste joko jolas tradizional, atletismo, mendi irteera, ur jolas, eta beste askoren bidez.

Kontaktuak:

Behar duzuen edozein informazio jaso ahal izateko, ondorengo bideetara jo dezakezue:

∙ Emaila: mondrakanpusak@gmail.com
∙ Telefono zkia.: 667546186
∙ Whatsapp: 686385264

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen