Mondrak Zeziaga denda zegoen lokalean, Maala errebalan, salduko ditu bere produktuak aurten ere. Denda bihar, ostirala, irekiko da, eta urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik, ostiraletan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara. Dendan klubeko arropa, motxilak, txanoak eta abar… erosi ahal izango dira. Gainera, Gabonetako loteria eta zozketa berezirako txartelak erosgai egongo dira.