‘Titu’, Sokoa Azkarate, Andoni Ezkurra, Rakel Modino, Araitz Etxabe, Inaxio Kortabarria, Luis Mari Lopez Rekarte, Imanol Etxeberria, Mikel Gonzalez ‘Gontxa’, Aitor Fernandez, Andoni Gorosabel ‘Goros’, azken 5 lehendakariak eta 3. mailara igotako taldeak omenaldi beroa jaso dute Mondra Egunean.
Klub zuri-moreak antolatu du Herriko plazako karpan ospatutako gorazarrea, gaur arratsaldean eta herritar ugari erakarriz.
Aurkezpen-lanak Iker Pavon jokalari eta Zuzendaritzako kideak egin ditu, eta sariak banatzen Zuzendaritza beste kide batzuk aritu dira, tartean Aritz Arabiourrutia lehendakaria.
Omenaldia jaso dute Mondraren azken hamarkadetan nabarmendu diren talde eta jokalariak, klubeko azken lehendakariak eta futbolaren goi mailara iritsitako jokalari eta atezainak.
Hirugarren mailara igotzea lortu zuen taldea:


Juan Luis Ezkurra lehendakari ohia:

Jose Luis Etxebarria ‘Porru’ lehendakari ohia, ‘in memoriam’, bere bilobek jaso dute oroigarria:

Jose Luis Azkarate ‘Zelaitxo’ lehendakari ohia:

Ramon Azkarate lehendakari ohia, bere ordez ‘Aiti’ semeak jaso du oroigarria:

Ander Garay lehendakari ohia:

Esti Loiti ‘Titu’ eta Andoni Ezkurra emakumeen entrenatzaile ohiak:

Rakel Modino (Real Sociedad):

Sokoa Azkarate (Real Sociedad):

Araitz Etxabe (Oiartzun):

Imanol Etxeberria (Athletic):

Luis Mari Lopez Rekarte (Reala eta Barça):

Mikel Gonzalez ‘Gontxa’ (Reala):

Aitor Fernandez (Athletic eta Osasuna):

Andoni Gorosabel (Reala, Alaves eta Athletic):

Inaxio Kortabarria (Reala):

Albistea osatzen gabiltza




