Mondraren aurreko denboraldiko bazkide-kuotaren zati bat itzultzeko egunak aldatu dira

0
34

Mondragon taldeko zuzendaritza batzordeak joan den maiatzaren 7an erabaki zuen 2019-2020 denboraldiko bazkide kuotaren %20 itzultzea, izan ere, ezin zirelako Ohorezko Mailako partida guztiak jokatu. Denboraldi berriaren hasieran normaltasuna berreskuratuko zela pentsatuz, Ohorezko Mailak Mojategin jokatuko zituen lehen bi partidetan itzulketa egitea proposatu zen.


Gaur egungo osasun-egoera eta azken hilabeteetan jasaten ari diren murrizketak kontuan hartuta, klubari ezinezkoa izan zaio konpromiso hori betetzea. Hori dela eta, bazkideei proposatu die martxoaren 3an, 8an eta 10ean 18:00etatik 18:30era Mojategiko leihatiletatik pasa daitezela dirua jasotzeko. (Egun zuzenak)

Nolanahi ere, klubak bazkideei bidalitako gutuna aprobetxatu nahi izan du “une honetan klubaren egoera zaila” dela jakinarazteko, izan ere, “Txarteldegian, tabernan, zozketetan eta abarretan ohiko diru-sarrerarik ez izatea (baliogabeak izan dira) eta, bestalde, gastuak (denboraldi arrunt batekoak ez izan arren) diru-sarreren gainetik daude. Garrantzitsua da nabarmentzea kategoria guztietako entrenamenduak egiten ari direla urtarrileko 3. astetik, entrenatzaile/koordinatzaileen plantilla berarekin. “

Denboraldi hau oso berezia izaten ari da osasun arloari dagokionez: “Gainera, aparteko gastuak egiten ari gara entrenamenduak osasun berme guztiekin egin ahal izateko. “

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen