Klub zuri-moreak Zeziaga denda ohiko kanpoaldean eskaintzen ari da bere produktuak. Ostiraletan eta larunbatetan zabalik izango da.
Aurten ere Mondrak bere salmenta Mojategitik Erdialdera hurbildu du, hain zuzen, Zeziaga denda ohiko kanpoaldera, Maala errebalean.
Sudaderak, kamisetak, jokalarien elastikoak, biserak,… eta orokorrean janzteko kirol-materiala eskaintzen du. Bai neskentzat baita mutilentzat ere.

Gabon sasoi honetan erosgai dauden beste produktu batzuk ondokoak dira: motxilak, musika entzuteko aurikularrak edota abenduaren 22rako ‘Gordoa’ deritzon loteria.
Saltokia gaur eguerdiko 13:00ak arte zabalik izango da, eta ostiraletan hala egongo da 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Urtarrilaren 8ra arte.
Zuzendaritzatik baieztatu dute taldearen produktuak Gabon sasoian “herriaren erdialdean bertan eros daitezkeela. Erosketa erraztu dugu, saltokia herrira hurbilduz”.