Mondran jokatzen dihardu Lezamako fruitu batek: Julen Barruetabeña

0
1191
Mondran

Defentsa edo euskarri bezala jokatzen du talde zuri-morean, eta Athleticeko 17 urtez azpiko taldearekin Arabiar Emirerri Batuen nazioarteko txapelketa irabazia du.

Klub zuri-moreak iaz Julen Barruetabeña Urkidi fitxatu zuen, defentsan nahiz erdialdeko euskarri lanetan aritzeko.

Berriatuako gazteak Gernikan eta Lezamako talde ezberdinetan jokatu izan du, estatu mailako jubenil taldean eta 19 urtez azpikoan.

Jubenilen taldearekin, liga irabazi ostean, Arabiar Emirerri Batuetako nazioarteko txapelketa jokatua du. Finalera iristea lortu zuten, eta finalean Serbiako Partizanen aurka jokatu zuten:

Abu Dabhi hirian jokatutako finala 6 eta 2 irabazi zuten, eta gainera Julen finaleko jokalari onena izendatu zuten. Aupa Julen!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen