Mondran Bike irailaren 17an ospatuko da eta izen-ematea ireki da

0
381

Besaidek antolatuta, 3 ibilbide izango dira aukeran: extrem, luzea eta motza. Denera 300 lagunentzako plazak izango dira.

Kartela: Antolakuntza / Goiko argazkia: MB artxiboa.

Besaide Mendizale Elkarteak antolatuta, bizikleta-martxa estimatuaren izen-ematea ireki berri da.

“Urtero bezala Arrasate inguruko bidezidorrez betetako mendi bizikleta martxa antolatu dugu”, Artgazki elkartea lagun.

Ibilbide motza, luzea eta extrem egongo dira aukeran, eta parte-hartzaileek “ibilbide bat edo beste bat egiteko aukera izango duzue martxan aurrera zoazen heinean”.

Antolakuntzak berretsi du Mondran Bike dela “bidezidorrez beteriko mendiko bizikleta martxa moloia!!! Ahalik eta senda gehien eta pista gutxien”.

Guztira 300 parte-hartzailerentzako plazak izango dira, eta printzipioz izen-ematearen azken eguna irailaren 15a izango da. Antolakuntzak ohartarazi du martxaren “egunean bertan ez dela izena emateko aukerarik egongo”.

Ildo honetan, “ibilbideko track-ak, izena emandakoei martxa eguna baino egun pare bat lehenago email bidez bidaliko zaie”. Izena emateko klikatu hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen