Argazkia: MB artxiboa / Beheko irudia: Mondraueko Dragoiak Scooter Taldia.
Mondraueko Dragoiak Scooter Taldiak antolatutako egitaraua honakoa da bere osotasunean:
Irailak 11, ostirala:
19:00etatik aurrera Irati tabernaren ondoan parrillada (izen-ematetik kanpo)
20:00etan Irati tabernan kontzertua:
Sindy Berbenas eta Total Distortion
23:00etan Irati tabernan Jai Scooterista Txepe & Rorro (Durango-Atxondo)
Irailak 12, larunbata:
11:00etan izen-ematea Herriko plazan
11:00etan KajOi! tabernan garagardoa
12:00etan Scooter irteera
14:00etan bazkaria Larrinetxe jatetxean
20:30ean Jai scooterista Basati tabernan:
Albeta Franklin (Altíssim Penedès S.C.)
Peru Ther Undertaker (Iguarrako S.C.)
Sir Gorka (Mondraueko Dragoiak S.T.)
Izen-ematea egiteko, irailaren 9a baino lehen 60 € sartu behar dira Laboral Kutxako kontuan, norberaren izen-abizena jarrita.
Parte hartzeko plazak ez badira agortzen, izen-ematea egunean bertan egin daiteke, irailaren 12an, 65 euroren truke.
Izena eman dutenek baieztatze email bat bidali behar dute mondrally@yahoo.es helbidera.
Topaketa hau Artgazki elkartea, Basati taberna, Herensuge Tattoo Arrasate, ThinkFast, Larrinetxe jatetxea, Kajoi taberna, Irati taberna, Scooterup eta Scooter Doctor-ek laguntzen dute.





