Asteburu honetan Mondraueko Dragoiak Scooter Taldiak antolatutako Modrally-ren IX. edizioa ospatuko da. Joan den urtean estatuko hainbat tokitatik iritsitako 64 scooter bildu ziren Herriko plazan.
Bihar, ostirala, parte-hartzaileei ongietorria egingo zaie eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera izena eman ahal izango da Irati Tabernan. Ondoren, Arrasateko Hankaz Gora taldearen kontzertua izango da. Gaueko 22:00etatik aurrera Punky Reggae Party-a ospatuko da.
Larunbatean goizeko 11:00etatik aurrera izena emateko denbora egongo da Herriko plazan, eta pixkanaka-pixkanaka Mondrallyko partaideak iritsiko dira bertara. Ordu horretatik aurrera garagardo dastaketa ere izango da Kajoi tabernan. Ohiko irteera eguerdiko 12:00etan egingo da Herriko plazatik. Ondoren Larrinetxe jatetxean elkartuko dira bazkaltzera. Arratsaldeko 20:30ean Punky Reggae Party-a ospatuko da DAT tabernan.
