Mondrako material salmentaren hasierak “harrera polita izan du”

0
1154

Klub zuri-moreak materiala eta loteria erosgai jarriko ditu datozen asteburuetan ere Zeziaga lokal ohiaren kanpoaldean.

Gaurko produktu salduenak “sudaderak eta haurren ekipazioak izan dira, hurrenez hurren, 17 eta 15 saldu baititugu. Motxilak, kamisetak,… ere saldu ditugu. Besteak beste, elastiko berria ere erosgai dago”.

Oro har, “salerosketa kopuru polita izan dugu, agian lehen eguna izan delako. Mojategin geneukan material guztia agortu da. Herritarrengandik harrera polita jaso dugu”.

Aurrera begira “astebuetan irekiko dugu lokal hau, eta Gabonak aldera, ostalaritza berriro zabalduko bada, astean bi egun ireki asmo dugu”. Materiala ere enkargatu daiteke “bai Mondraren webgunean, baita Zeziaga lokalaren kanpoaldean ere”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen