Mondrak protokoloa abiatu du: 2 positibo eta 29 lagun koarentenan daude

0
1366

Klub zuri-moreko lehen positiboa atzeman da klubaren Preferenteko eta Ohorezko Mailako taldeen arteko partiduaren ostean. Mondrako lehendakari Xabi Etxeberriak ziurtatu du “protokolo denak zorrotz betetzen ari garela”.

Mondrako Ohorezko Mailako eta Preferenteko bi taldeen arteko partidua jokatu dute oraintsu. Lagunarteko partidua jokatu eta denbora batera, taldekide bat txarto sentitu zen, eta testak ondorioztatu zuen positibo zuela.

Klubeko lehendakariak, Xabi Etxeberriak azaldu du Mondrak “protokolo denak zorrotz betetzen ari garela”, eta positiboaren ostean bi taldeetako partaide guztiei PCRak egin zizkieten.

Test hauek aste honen hasieran egin dizkiete, guztira 28 gazteri, eta 28 hauetatik batek positibo eman du. Beraz, 29 gazteetatik 2k eman dute positibo.

Guztiak “koarentena egiten ari dira” ziurtatu du Mondrako lehendakariak. “Guretzat oso garrantzitsua da arazoa gainditzea eta lehiaketei ahalik eta ondoen itzultzea”.

Era berean, “lasaitasunerako dei bat zabaldu nahi dugu, positiboak han eta hemen azalduko dira, baita beste kirol batzuetan eta bizitzako beste esparruetan ere”. Animo Mondra eta bereziki positibo emandako lagunak eta koarentenan daudenak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen