Mondrak Bergara eta Zumaiakoren aurka jokatuko du Arrasate Hirian

0
476

Zapatu honetan izango da txapelketa, denboraldia prestatzen jarraitzeko. Mojategin bertan izango da, arratsaldeko 17:00etan.

Kartela: Mondra / Argazkia: MB artxiboa.

Zapatu honetan XXXIX. Arrasate Hiria Txapelketa jokatuko da Mojategin, eta bazkideentzat sarrera doakoa izango da, 21/22 bazkide-txartela erakutsiz.

25 urtetik gorako ez-bazkideek ere zuzeneko futbola ikusi ahalko dute 5 euroren truke. Lehiaketak ohiko formatua izango du:

Hiru taldeek elkarren aurka jokatuko dute, eta norgehiagoka bakoitzak 45 minutu iraungo du. Partidu bakoitzaren ostean talde bakoitzak 3 penalti jaurtiko ditu, azken sailkapenean berdinketarik gerta ez dadin. Ordutegia ondorengoa izango da:

  • Bergara-Zumaiako 17:00etan
  • Mondra-Zumaiako 18:00etan
  • Mondra-Bergara 19:00etan

Aupa Mondra!

.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen